Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > INAUTERIAK 2014...

Zerbitzuak


2014/03/18

INAUTERIAK 2014

Urtero bezala, Zubietan zenbait jarduera antolatu ditugu Inauterietarako. Duela urte batzuetatik hona, ostegun gizen egunean zezenetara joaten gara Tolosara. Han, beste zentro batzuetako lagunekin elkartzen gara eta une atseginak igarotzen ditugu. Egia esateko, hotz handia egiten zuen, baina, beti bezala, merezi izan zuen. Asteburuan, zenbait talde Irun eta Hondarribiko desfileak ikustera joan ziren. Astelehenean, talde bat berriro Tolosara itzuli zen, egun handia ospatzera eta bertako mozorro originalak eta giro paregabea ikustera. Eguraldi txarrak bake pixka bat eman zigun eta, goizean gutxienez, ongi pasatu ahal izan genuen. Azkenik, asteartean Inauterietako jaia ospatu genuen zentroan: Goizean zenbait mozorro izan ziren (horietako batzuk, presoenak, zaintzaile batekin eta 6 edo 7 lagunek osatutako talde batekin Robertok prestatzen duen eskulanen tailerrean eginak dira), baita txistorra-hamaiketako bat ere, eta arratsaldean, mozorro gehiago, musika, eta txokolate eta txurroz egindako askari eder bat, eguraldi txarraren ondorioz primeran sartu zitzaizkigunak. Eguraldia ez genuen lagun izan, baina dagoeneko ohituta gaude.

Irudi-galeria

INAUTERIAK

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus