Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > DR. ZUBILLAGA ZENTRO...

Zerbitzuak


2011/04/20

DR. ZUBILLAGA ZENTROKO BOLUNTARIO-LANA

Uliazpik lankidetza-hitzarmen bat du Arrasateko Arizmendi Ikastolarekin ikasleek beren praktikak Zentroan egin ditzaten. Lankidetza horretatik sortu zen boluntarioen programa bati ekiteko ekimena, ikasleak heziketaren edo lanbidearen alorrean prestatzeaz gain, pertsonaren beste ezaugarri batzuk landu ahal izateko. Esperientzia honi duela pare bat urte eman genion hasiera eta aurten ere hiru borondate izan ditugu: Arantzi, Ana eta Nerea. Hiru neska horiek joan den urteko abenduan hasi ziren gurekin lanean eta Aste Santuko oporrak iristean amaituko dituzte praktikak.

Beren konpromisoa otsaila bukaeran amaitzen zen, baina ahal izan duten guztia luzatu nahi izan dute; halere, Aste Santuetako oporren ostean azterketa-garaia izaten da, eta beraz, betebehar gehiago izango dituzte bai familiari bai prestakuntzari dagokionez ere.

Arantzi, Ana eta Nerea astean behin etorri dira 17:15etik 19:00etara eta zentroak antolatutako jardueretan parte hartu dute. Artatuekin irten dira eta Uliazpin bizi diren pertsona guztiak atera dituzte paseatzera. Gure bezeroek dagoeneko ikasi dituzte beren izenak, gogoko dute horiek hona etortzea eta haien konpainiaz gozatzen dute.

Esperientzia elkarren artean baloratu dugu eta denak bat gatoz oso baikorra izan dela esatean. Horien enpatia- eta integrazio-gaitasuna, goxotasuna eta gizatasunari esker, egin duten lanak ondorio baikorrak izan ditu gure bezeroen bizitzetan.

Horregatik, hemendik gure esker onak igorri eta nahi duzuenean etor zaitezketela esan nahi genizueke, ongietorriak izango zarete eta.

Argazki batzuk zintzilikatu dizkizuegu oroitzapen gisa.

Irudi-galeria

Argazki 1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus