Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioak “Bainua guztientzat” jarduera antolatu du hiru urtez jarraian Hondarribiko hondartzan, jarduera horren bidez mugikortasun-arazo larriak dituzten pertsonentzat, hala minusbalituentzat nola adin nagusikoentzat, hondartzara joateko eta bertan bainatzeko aukera jarri du, eta egoteko moduluak, bainu egokitua, ibilgailu anfibioak, garraio egokitua, jokoak eta kirol-jarduerak eta jarduera fisikoak jarri ditu erabiltzaileen esku. Hori guztia alor horretan adituak diren monitoreek gainbegiratuta eta eginda.
Zubieta zentrokoak joan gara uda honetako egun batzuetan eta itsasoan sartu eta bustitzeko aukera izan dugu, esperientzia hori ona izan dela kontuan hartuta datozen urteetan ere joango gara uda partean.