Berriro ere udako festak arrakasta handia izan du.Aurten egun hori karmenetako astean egokitu denez, marinel-kutsua izan du eta hori argi eta garbi ikusi da jantzi guztietan.Ekitaldi ugari izan genituen eta gaur egun ohikoa den Ulijaiaren jaitsiera ere egin genuen, trikitiak giro ederra jarri zuen goiz guztian eta buruhandiak ere hor izan genituen atzetik lasterka.Joko faltarik ere ez genuen izan eta beti bezala, lehiakorrena izateagatik, aulki-jokoa nagusitu da zalantzarik gabe.
Arratsaldean eta berrikuntza moduan “Bazen behin klown” taldea izan dugu, “Maria Makossi” lanarekin, arretaz ikusi dute eta entretenigarria izan da denontzat.
Egun berezi bat dela bazkarian ere argi eta garbi ikusi da:txosnan edariak eta aperitiboak zerbitzatu dira, elkarrekin egin dugun bazkarian gure sukaldariek prestatutako plater bikainak dastatzeko aukera izan dugu eta merienda...