Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > EGURALDI TXARRARI BE...

Zerbitzuak


2012/02/10

EGURALDI TXARRARI BELDURRIK EZ!

Otsaileko lehen asteburu hau udazken-neu honetako hotzenetako bat izan da. Elurrak eta hotzak ez digute utzi irteera-plan ugari egiten, baina esaerak dioen bezala, Ategorrieta Zentroan larunbat arratsalderako plan eder bat egiten ahalegindu gara eta umore ona jarri diogu eguraldi kaskarrari.

Lehenik, txokolate eta bizkotxo on batzuekin hasi ginen gorputza berotzen, eta talde osoak elkarrekin disfrutatu ahal izan genuen; gero, denbora libreaz gozatzera joan ginen, bakoitzak gustukoen duen moduan: batzuk musika entzuten, telebista ikusten, margotzen eta/edo mahai-jolasak egiten eta beste batzuk... argazkian ikusten duzuen bezala, kartetan partida bat jokatzen. Jakin nahi duzue nork irabazi zuen?

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus