Komunikazioa lantzeko baliabideak gehitzeko asmoz gure erabiltzaileen premietara egokitutako ordenagailu bat erosi dugu, ordenagailu horrek ukipen-pantaila du eta sagua egokituta dago erraz erabiltzeko.
Tresna berri horrekin hainbat helburu lortu nahi ditugu eta horiek guztiak xumeak eta aldi berean anbizio handikoak dira:ordenagailua erabiltzea, plataforma desberdin bat erabiltzea komunikazioa lantzeko, begi-eskuen koordinazioa, koordinazio eragilea, banakako lana eta talde-lana.Materiala pertsonalizatzeko aukera ematen digu, horrela pertsona bakoitzak atsegin dituen elementuak topatzen ditu lanerako eta horiekin gozatu egiten du.
“Berrikuntza” oso ondo hartu dute erabiltzaileek, eta baita bertako langileek ere