Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > ULIAZPIKO ZUBILLAGA ...

Zerbitzuak


2013/04/24

ULIAZPIKO ZUBILLAGA DK. ZENTROAN ARRETA ESKAINTZEN DIOGUN LAGUN-TALDE BATEK ESKI EGOKITUA EGIN DU LUZ ARDIDENEN

Bergarako Zubillaga Dk. Zentroan arreta eskaintzen diogun talde batekin eskiatzen ibiltzeko Luz Ardidenerako udalekuak prestatzen ari ginenean eski egokitua egiteko asmoz ez genekien inolaz ere nola aterako zitzaigun.

 

Nolanahi ere, horiekin izan dugun bizipena igaro ondoren merezi izan duela esan dezakegu inolako zalantzarik gabe.

 

Lourdesen hartu genuen ostatu eta lehenengo egunean Lourdesko Santutegia ikustera joan ginen, anekdota atsegin bat izan genuen italiar batekin. Hurrengo egunean Luz Ardidenera joan ginen. Eguraldi paregabearekin elurretako jaitsierak egin genituen aulki egokitu batean. Jarduera hori gauzatzeko ardura zuen monitorearen portaera bikaina izan zen eta arreta eskaintzen diegun pertsonen erantzuna, berriz, paregabea. 2.000 metro inguruko altuera duten Luz Ardideneko pistetatik Higinio, Itziar, Iñaki eta Julian nola jaisten ziren ikustea hunkigarria izan zen benetan.

 

Lagun horiek ezagutzen ez dituzuenei esan nahi dizuegu Higinio Bergarakoa dela, 49 urte ditu eta gurpil-aulkia behar du batetik bestera ibiltzeko, Itziar Arrasatekoa da, 34 urte ditu eta zaintzen dutenen laguntza behar du ibiltzeko, Iñaki, Legazpikoa da, 35 urte ditu eta horrek laguntza behar du epilepsia-krisialdietan erortzeko arriskua izaten duelako, azkenik, Julian, Oñatiko da, 55 urte ditu eta autonomia pertsonalean maila ona du.

 

Azken egunean Betharramgo Haitzulora joan ginen, frantsesek diotenez, Europako handiena da, bisitaldiaz gozatzeko aukera izan genuen.

 

Laburbilduz, udalekuak izan duen arrakasta ikusita bizipen hori igarotzera animatu nahi zaituztegu.

 

Udalekuetako bideo bat eta argazki batzuk uzten dizkizuegu, horiek ikusiz goza dezazuen.

 

">http://

Irudi-galeria

Argazki 1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus