Joandako otsailaren 19an gure inauteri bereziak ospatu genituen Donostiko zentruan. Gaiak ugariak izan ziren. Josetxoko taldea erizain eta medikuez mozorrotu zen, Uliazpikoa bainulariez eta Kareagakoa San Ferminetako korrikalariz, santu-zezen eta guzti. Kanpoko taldeei dagokionez, konpartsa koloretsua atera zuten eta langileak jaun eta andre dotorez jantzi ziren.
Ostegun eta ostiralean talde batzuk Tolosara joan ziren.