Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > FAMILIEKIN...

Zerbitzuak


2013/07/19

FAMILIEKIN

 

 

Ez dakit nondik hasi, izan ere aurten familiekin egin ditugun bileretan eduki oso interesgarriak izan ditugu.

 

Edurne Ugarte hasi zen Familien Gogobetetasun Inkestaren emaitzen aurkezpenarekin; eta Gerturatuko gure ametako batek eman zuen ezagutzera ekimen eder hori; programa horretan elkarri ematen diote babesa beren seme-alabak Uliazpin sartzerakoan gertatzen den banaketaren aldi delikatu horretan.

 

Gero gure fisioterapeutak ezin hobeto azaldu zizkigun aulki gurpildunetan ezarri diren aurrerapen teknologikoak.

 

Teknologia berriekin egin genuen aurrera, orain komunikazio alorrean ezarritakoekin: Adin txikikoen Unitatean komunikaziorako baliabide bezala tablet bat erabiliz egiten ari diren lana aurkeztu zigun Montsek.

 

Baina aurrerapen guztietan ez dira nahitaez teknologia berriak behar izaten, gure erabiltzaile bakoitzak azaltzen dizkigun premia eta lehentasunak gehiago lantzeaz ere hitz egin genuen, eta baita helburu horiek lortzen laguntzeko familiak duen garrantziaz ere.

 

Gero urteroko erremate moduan: gure protagonisten argazkiak, urtean zehar gozamenerako izan ditugun momentu desberdinetan.

 

Bilerari amaiera emateko botiken berrordainketaren gaia azaldu zigun Albertok, eta baita gugan izango duen eragina ere.

 

Eskerrik asko familia guztiei egun honetan gurekin izateagatik.

Irudi-galeria

FAMILIEKIN

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus