Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > Ruiz de Villandiego ...

Zerbitzuak


2014/11/26

Ruiz de Villandiego Dk. Odontologoak prestakuntza-saio bat eman zuen Bergarako Zubillaga Dk. Zentroan

Donostiako Quirón Klinikako Ruiz de Villandiego Dk. Odontologoak “Aho-higienea populazio berezietan” gaiari buruzko prestakuntza-saio bat eman zuen Bergarako Uliazpiko Zubillaga Dk. Zentroko taldean dagoen pertsonalarentzat.
 
Denok dakigu zenbateko garrantzia duen aho-higieneak populazioan orokorrean, eta esan beharrik ez dago, gureen artean, adimen urritasuna duten pertsonen artean, are gehiago duela, oraindik. Gu izango gara, horien familiakoekin batera, aho-higienea bermatzeko ardura izango dugunak, ondorio garrantzitsuak baititu arreta eskaintzen diegun pertsonen bizi-kalitatean.
 
Ruiz de Villandiego Dk. Odontologoak behin eta berriro azaldu zizkigun aho-higienearen alde orokorrak, eta baita arreta eskaintzen diegun pertsonen ezaugarri bereziak ere. Aldi berean, aho-higienerako teknika desberdinak azaldu zizkigun, horiei esker ahoa garbitzeko teknika hobetzea lortzeko.

Irudi-galeria

Argazki 1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus