Azaroaren 9a egun berezia izan zen Zubietan, batez ere Villa 2ko neska-mutilentzat; Mª Tere Azurmendik 75 urte bete zituen eta opariz, askariz eta dantzaz ospatu zuten lorategian. Mª Tere Uliazpi osoko erabiltzaile zaharrena da, baina inork ez luke esango bere bizitasuna eta zein ederra dagoen ikusita. Gainera, berak beti 10 urte edo gehiago kentzen ditu norbaitek adina galdetzen dion bakoitzean, harrokeriari ez diola inork irabazten. Zorionak Mª Tere!