Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > Landa-ihesaldia Laud...

Zerbitzuak


2012/01/04

Landa-ihesaldia Laudiora

Udazken honetako lehenengo egunak aprobetxatu nahi izan ditugu Laudiora (Araba) Pagolar mendiaren magalean aurkitzen den landetxe zoragarri batera ihesaldi bat egiteko, Laudioko eta Aiarako bailaretara ikuspegi ederrak dituela.

Etxe hori eta horren ingurua hainbeste gustatu zitzaizkigun, berriro bertara joatea erabaki dugu eta, azkenik, 2 talde joan gara iraila eta urria bitartean egun batzuk igarotzera.

Egia esateko, herri honetan aisialdirako aukera ugari ditugu, landako nahiz herri barruko giroak uztartzen baititu, eta hala, hainbat ibilbide egin ditzakegu oinez eta udalerri honen inguruan dauden paraje ederrez gozatu, baina baita merkataritza-giro handiko bertako kaleetan barrena galdu ere.

Ingurune horrek eskaintzen zizkigun aukera guztiak aprobetxatu genituen, osteratxo turistiko eta kultural bat ere egiteko parada izan genuen eta horrelaxe ezagutu genituen Ugarte Dorretxea, Katuxa Jauregia, sute baten ondorioz lurrera eroritako eraikin baten gainean XVIII. mendean eraikia, Anuntzibai Zubia eta abar.

 

Ikaragarri gustatu zitzaigun etxea, mugikortasun eta espazio aldetik ditugun premietara erabat egokitua baitago; izan ere, solairu bakarrean eraikia dago. Lorategia eta ataripea du, eta hala, lorategian bazkaltzeko eta afaltzeko aukera izan genuen, eguraldi onaz eta ikuspegi ezin ederragoez gozatuz. Gerardo, etxearen jabea, gurekin egotera hurbildu zen eta astotxo batzuk eta bere zakurra ere ekarri zituen; atsegin handi bat izan zen guretzat, guztiz gomendagarria.  

 

Irudi-galeria

Landa-ihesaldia Laudiora

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus