Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > MUSIKANDO...

Zerbitzuak


2014/03/18

MUSIKANDO

Dagoeneko askok ezagutzen dute Zubietan osatu den musikari-taldea, hain zuzen ere, Musikanaiz Zentroko Yamel eta Tomasen laguntzarekin, izan ere, beren borondate osoa jarri baitute Zubietako pertsona hauek barruan daramatzaten musika-dohainak kanpora atera ditzaten; Zubietara udako jaialdira hurbildu zinetenok eta 2013ko abenduan egin genuen familia-bilerara etorri zinetenok ederki aski ikusi zenuten eta haiek izandako arrakasta oso txalotua izan zen.

Nola gozatzen duten eta nola gozarazten duten ikusita, aurten “Musikando” musika-jarduera Aisialdiko jarduera-programaren barruan sartu dugu, eta astelehenero, eguneko zentroko lanak amaitu ondoren, Yamel etortzen da guregana, eta lagundu egiten dio zortzi laguneko talde honi, beren ahotsekin, beren gorputzekin, beren musika-tresnekin... espresa daitezen eta bat-batekotasuna landu dezaten. Eta aurtengo helburua zenbait kontzertu eskaini ahal izatea da, musika eta bat-batekotasuna atsegin dituen jendeak horrelakoak ikusi eta entzun nahi dituen edozein tokitan.

Irudi-galeria

MUSIKANDO

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus