Uztailaren 11n Careaga Zentroan bertako jaia ospatu zuten, hori urtero garai honetan egiten diren uda ekitaldietako jardueren barruan sartzen da.
Antolatu zen jai-egitaraua oso ugaria izan zen, jaia txupinazoarekin eta Ulijaiaren etorrerarekin hasi zen goizeko 11:45ean, ondoren Kalejira bat egin zen, era askotako jokoak, herri-bazkaria, arratsalde erdian "Entredoses" taldeak girotutako berbena, eta amaieran askaria egin zen, Careagan egun guztia iraun zuen giro oneko jaiari amaiera emateko.