Donostiako zentroan, Villa Uliazpin zehazki, hilabeteak daramatzagu pintura abstraktua egiten.
Asko ikasi, gozatu eta barre egin dugu.
Talde gisa laguntza handia eman diogu elkarri, eta gutako bakoitzak txalotu egin du taldekide guztien lana.
Maria Iturralde, Esther Zubizarreta, Arantzazu Larrañaga eta Ibon Saragua gara.
Artista libreak gara, pintzel bat edo patata bat hartzen dugu, eta une horretan sortzen zaiguna margotzen dugu.
Zuekin partekatu nahi ditugun margolan asko ditugu.
Gure ilusio guztiarekin, Uliazpiko I. Pintura Abstraktuaren Erakusketa hasiko dela jakinarazten dizuegu, 2022ko maiatzaren 11tik 18ra bitartean Donostiako bisita-aretoan ikusi ahal izango duzuena.
Gustatuko zaizuela espero dugu.
Gogoratu segurtasun-neurriak une oro orain arte bezala mantendu behar direla (saihestu pertsona askok aldi berean bat egitea e burbuila-taldeak errespetatzen).