Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > TIPI-TAPA...

Zerbitzuak


2017/03/24

TIPI-TAPA

Tipi Tapa komunitatean esku hartzeko programa bat da, adineko pertsonek ariketa fisikoa egin dezatela sustatzen duena, eta horren helburu nagusia jarduera fisikoaren bitartez osasun fisikoa eta mentala hobetzea da.

 

2016ko azaroaz geroztik, Hondarribian ostiralero 11etatik 12:30era egiten den jarduera honetan parte hartzen ari dira Alfonso, Alberto eta Mertxe.

11etan “Benta” izeneko inguruan elkartzen dira eta handik Hondarribian barrena ibiltzera joaten dira. Oso txango ederrak egiten dituzte: Egun batean Butron pasealekutik joango dira babes-porturaino, beste egun batean Puntaleko zeharkaldi osoa egingo dute, edota Aireportu inguruko baratzeetatik barrena ibiliko dira... eta horrela, ostiralero, Hondarribian batera eta bestera ibiliko dira. Taldearen dinamizatzaile gisa monitore bat dago, eta ibilbidearen amaieran ariketa batzuk egiten dituzte, betiere bakoitzak duen ahalmenaren arabera.

 

Proiektu honetan elkarlanean ari dira Nagusilan, Osakidetza, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren Saila eta Hondarribiko Udala, baina guri gehien laguntzen digutenak Nagusilan erakundeko boluntarioak dira: Lupe, Arantxa eta Elena. Elkartzeko tokira iristen garenerako haiek han egoten dira zain, eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango duen ibilbide osoan lagunduko digute. Baina gustukoen hartzen dugun eguna hilaren lehenengo ostirala izaten da, Udalak gonbidatu egiten gaituelako Zaharren Egoitzan salda bero baten bitartez indarrak hartzera, eta hori, halako ibilaldia egin ondoren, benetan eskertzekoa da.

Irudi-galeria

1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus