Beste urte batzuetan bezala, Donostia Zentroko erabiltzaileek, antolatzen ari garen txango desberdinetan parte hartzen ari dira. Oraingoz, helduentzat aurreikusita genituen irteera guztiak egin ahal izan ditugu (3 egun eta 2 gaueko 5 irteera), eta ekainaren amaiera aldera egingo den 3 egun eta 2 gauekoa ere izango litzatekeen irteera geratuko litzaiguke adin txikikoentzat. Txangoetan honako lekuetara joan dira: Santanderrera (maiatzaren 9tik 13ra), Ultzamara Nafarroan (maiatzaren 24tik 26ra), Panzanora Huescan (maiatzaren 30etik ekainaren 1era), Donamariara Nafarroan, ekainaren 6tik 8ra, eta berriro Ultzamara, ekainaren 13tik 15era. Ateratzen aritu diren argazki polit batzuen bilduma txiki bat uzten dizuegu zenbat gozatu duten ikusi ahal izan dezazuen.