Jarduera hau bere garaian jaio zen Fraisoro Zentroan. Bi zentroren artean artatutako pertsonen trukea egitean datza, taldez aldatu, beste leku batzuk bisitatu eta bizitza pertsonala aberastu ahal izateko. Pandemiaren ondorioz, geldiarazi egin behar izan genuen, baina aurten berriro ekin diogu. Trukaketa hori ekainaren 5etik 9ra bitartean egin zen. Ategorrietatik Abdon izan zen eta Fraisorotik Asier eta Iñaki etorri ziren. Esperientzia baloratu ondoren, bi zentroek oso positibotzat jo dugu, eta baliteke berriro egitea.