Ekainaren 13an Primi Martínezek erretiroa hartu zuen eta villa 1 eta villa 2-ko neska-mutilek despedida goxo bat egin zioten; Primi hunkitu egin zen zeharo, Zentroko Lorategian antolatutako afariaren ondoren, denon izenean lore batzuk eman genizkionean. Lankideek ere despedida egin genion Irungo jatetxe batean. 51 lankide elkartu ginen eta primeran pasatu genuen. Berriz ere bihotz-bihotzez opa dizugu dena ondo ateratzea, Primi !