Fraisoroko ohiturei heutsiz, aurtengo uztailaren 3an " Gurasoen Festa" ospatu dugu.
Bileran jorratu ditugun gaiak: Etikaren zabaltzea Fraisoron Marije Goikoetxearen eskutik eta gurekin laguntzaile diren profesional eta kolaboratzaile ezberdinen aurkezpena eta ekarpenen deskribapena. Mari Jose Garmendia musikoterapia nola jorratzen duen azaldu zigularik. Bilerarekin amaitzeko, Raúlen laguntzarekin artatuek prestatutako antzezlana ikusi ahal izan genuen.
Ondoren, mahainguran elkartu ginen sukaldariek prestatutako gutizi eta paellaz dastatu ahal izateko.
Hortxe uzten dugu eskegita aurtengo antzerki lana zuen gozamenerako.