Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > FAMILIA BATZORDEAK E...

Zerbitzuak


2015/11/24

FAMILIA BATZORDEAK EZINTASUN JUDIZIALARI, TUTORETZARI ETA TESTAMENTUARI BURUZKO PRESTAKUNTZA-SAIO BAT ANTOLATU DU

 
Orain dela gutxi Ategorrieta Zentroko Familia Batzordeak Donosti eta Ategorrieta Zentroetako familientzat prestakuntza-saio bat antolatu zuen Ezintasun Judizialari, Tutoretzari eta Testamentuari buruz.
Batzordeak saio horretarako Uliazpiko Gizarte Langile Josune Martínezekin hitz egin zuen, eta Ategorrieta Zentroan arreta eskaintzen zaion pertsona baten ahizpa den Sole Alconadarekin.
 
Saioaren hasieran Peperen aurkezpen labur bat egin zen, familia batzordeko kidea da, eta saioaren helburuak azaldu zituen. Hori egin ondoren, hitzaldian jorratuko ziren alderdi desberdinak azaldu zituen Josunek: zertarako balio du urritasuna duten pertsonen tutoretzak, familiak hartzen dituen neurriak (hezkuntza alorrekoak, familia izaerakoak, juridikoak, ekonomikoak, ...) tutoreak epaitegian duen erantzukizuna, tutorearen eginkizunak, eta abar.
 
Hitzaldi horretan Soleren esperientzia pertsonala ezagutzeko aukera izan genuen, urrats horiek guztiak egin behar izan baititu bere anaia Jose Angelekin. Hitzaldian, familietako kide desberdinen kezkak ezagutzeko aukera ere izan genuen, nolanahi ere, gai eta galdera ugari ere geratu ziren erabaki gabe eta erantzunik gabe, eta zuzenbidean diharduen norbaitekin beste saio bat egiteko geratu ginen era horretako kezkei erantzuna eman ahal izateko.
 
Saio horretara 50 familia baino gehiago azaldu ziren eta gaia oso interesgarria zela esan zuten. Saioa amaitzerakoan kafea eta pastak hartu genituen, ekitaldira joan ginen guztien artean harremana sortu ahal izateko. Horri buruzko dokumentu idatzi bat ere banatu zen, familientzat lagungarri izateko.

Irudi-galeria

Argazki 1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus