Joan den ostegunean, hilak 16, Takolo eta Ibon Magoa etorri zitzaizkigun bisitan. Oso tarte ederra igaro genuen abesten eta magia-trukuak ikusten!
Gurekin geratu ziren goiz guztian eta barre ugari eginarazi ziguten. Takolok bere gitarra ekarri zuen eta etengabe aritu ginen abesten berarekin. Ibon magoak, berriz, harrituta uzten gintuen uneoro, loreak ateratzen zituen eskuetatik edo paper-zerrendak etengabe ahotik, untxi bat ere atera zuen kapelatik!
Zoratzen egon ginen horiekin eta argazki ugari ere atera genituen oroimen bat izateko. Gainera, argazki sinatuak ere utzi zizkiguten eta horiei markoa jarriko diegu egun hau beti gogoratzeko.
Eskerrik asko biei hain zoriontsu egin gaituzuelako.