Ekainaren 13tik 17ra Zubieta Zentroko sei neska-mutilek eta hiru zaintzailek egonaldi bat egin zuten Fiteroko (Nafarroa) bainuetxean. Europako bainuetxerik onenetakoa jotzen dutenetako horren urak dituen ezaugarriak kontuan izanik eta zentroko medikuak balorazioa egin ondoren, hainbat tratamendu egin ahal izan zituzten estalitako igerileku hidrotermalean nola kanpokoan (ohiko zurrustak, urpeko dutxak, zutabe-dutxak...). Gainera, plana biribiltzeko, egun horietako batean txango bat antolatu zuten Tutera ezagutzeko.
Zaintzaileen iritziz txango desberdina eta guztiz atsegina izan zen eta denak gustura etorri ziren.