Udako hilabeteetan “oztoporik gabeko bainuaren” zerbitzua eskaintzen dugu Hondarribiko hondartzan, ezgaitasun maila desberdina duten pertsonek (mugikortasun murriztua, adimen-ezgaitasuna...) hondartzaz, eguzkiaz eta itsasoaz gozatzeko aukera izan dezaten, gainerakoek bezalaxe.
Zubieta zentroan zerbitzu hau erabili izan dugu eta esperientzia oso positiboa izan da.Bertan lanean aritu izan diren pertsonek eskaini dieten harrera eta laguntza ere benetan estimatzekoa izan da.