Uztailaren 7an Zentroaren festa ospatu genuen. Buruhandi eta trikitilarien erromeria antolatu genuen, Zentroaren kanpoaldean denak batera bazkaldu genuen eta arratsaldean ENTREDOSES animatzaile taldea aritu zen, Sanfermineko alegoria-antzezpena eginez. Primeran pasa genuen eta eguraldi ona egin zuen.