Azken hiru urteetan bezala, joan den igandean, hilak 13, KATUARRAIAK danborrada etorri zen Uliazpiren Ategorrieta Zentrora. Hogei danbor-jole inguruk Sarriegi maisuaren ohiko errepertorioa jo zuten, eta Zentroan dauden pertsonak eta egun horretan lanean geundenak alaitu gintuzten. Giro ezin hobean egin genuen datorren urtarrilaren 20ko festaren aurrerapena. Hemendik, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Joseba, Ana, Beatriz, Isabel eta San Sebastian eguna gurekin ospatzera etorri ziren KATUARRAIAK danborradako kide guztiei.