Fraisoroko etxebizitzen egokitzearen azken fasea falta genuen. Maiatzaren 3an hasi ginen 2. etxebizitzaren obrarekin. Bitartean etxea hustu beharrean ginen eta gure neska-mutilek Eguneko zentrora pasa ziren bizitzera. Badakizue honek ekartzen dituen eragozpenak eta aldaketak baina... bukatu da! Pasa den astelehenean, ekainak 20an, bueltatu ginen eta etxe "berria" estreinatu. Oso gustora gaude. Oraindik nahiko gauzak falta dira baina poliki poliki ekarriko ditugu: barne -dekorazioa, ohazalak, gortinak... Argazkietan ikusi dezakezue izan den aldaketa. Zuen gustokoa izango den esperantzaz...