Otsailaren 22tik 24ra zentro honetatik 7 laguneko talde bat abiatu zen Uztarrozera (Nafarroa).
Elurrik aurkituko ote zuten zalantzarekin joan ziren, aurten izan dugun negu beroaren ondoren, baina zortea lagun izan zuten eta 3 egun zoragarri pasatu ahal izan zituzten elurretan.
XIX. mendeko landa-etxe batean ostatu hartu zuten, Erronkari Ibarraren erdi-erdian. Parajea zoragarria izan da, eta etxea guztiz gomendagarria.