Ekainaren 29an, urtero bezala, Irungo Landetxe Konpainia bere Kantinerarekin etorri zaigu Zubieta Zentrora eta berriro ere gozatu egin dugu horien martxen soinuarekin. Gu oso gustura gaude horiek guregana honaino etortzen direlako, horrela Zentroko pertsona guztiek parte har dezakegulako Irundarrek benetan bizi duten festa horretan. Eskerrak berriro ere Landetxeko Konpainiari, datorren urtean ere zain izango gaituzue berriro.
Hondarribiko festak ere oraintsu izan dira. Udalak urtero leku bat gordetzen digu Kale Nagusiko Zuloaga etxeko balkoietako batean, leku paregabea da Alardea ikusteko, eta Zentroko talde bat hor izaten da urtero konpainien desfilea ikusteko.