Hilabete honetan jarduera berri bati ekin diogu.Animaliek, eta zehazkiago, txakurrek lagundutako jarduera batzuk egitea da xedea.Jarduera horien bidez artatuek animalien konpainiarekin une atsegin bat igarotzea lortu nahi dugu, motibazio aldetik, gizarte-alorrean eta arlo terapeutikoan ere mesedegarri izango zaielako.Saio horietan psikomotrizitatea, arreta eta oroimena lantzen dira, eta ahaleginak egingo ditugu enpatia sustatzeko, gizarte-gaitasunak hobetzeko eta abar.Hasi besterik ez gara egin, baina esan dezakegu esperientzia hori positiboa izaten ari dela.