Eta urtero iristen da San Fermin.
Eta beti bezala, hara joan ginen.
Ohiko ganadu-feria zen, eta nola ez, bertan izan ginen: zaldiak, zintzarriak, baratxuriak eta postu ugari.
Eguerdian Gaztelu Plazan, terraza batean eseri eta sanferminetako jendea pasatzen ikusten egon ginen.
Gero bazkaldu, izozki bat jan eta dantzara, txarangekin eta soinujoleekin.
Gu erabat dotore, zuri-gorriz jantzita dotore.
Eta horrela amaitu ziren San Fermin festak.