Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > ZUBILLAGA DK. ZENTRO...

Zerbitzuak


2015/02/27

ZUBILLAGA DK. ZENTROAN ARRETA ESKAINTZEN ZAIEN PERTSONAK REAL SOCIEDAD TALDEAREKIN

Otsailaren 22an Uliazpiren Bergarako Zubillaga Dk. etxebizitzan arreta eskaintzen zaion talde bat eta bere zaintzaileak Real Sociedad-Sevilla partida ikustera joan ziren.
 
Hori guztia zetrokoek Real Sociedad Taldeko Marketineko Departamentuarekin egindako kudeaketei esker lortu zen, oso abegikorrak izan baitziren sarrera kopuru hori oparitzeko eta entrenamendu bat ikustera joateko aukera eman zigutelako, horrela, gure taldeko jokalariekin egoteko eta horiekin argazki bat ateratzeko aukera izango genuen.
 
Azkenik, bigarren parte hori gauzatzea ezinezkoa izan zen, azken momentuan entrenamendua bertan behera utzi zelako eguraldi txarragatik, baina Realak Anoetan duen Museora bisitaldi gidatua egiteko aukera eman ziguten.Gidariari esker aldageletan, prentsa-aretoan, futbol-zelaian eta Realaren instalazio guztietan sartzeko aukera izan genuen.
 
Oraindik hor dugu entrenamendu batera joan eta Real Sociedad Taldeko jokalariekin argazkiak ateratzeko aukera, hori guztia agian udaberrian egingo dugu, eguraldi ona iristen denean.
Webgune honetatik eskerrak eman nahi dizkiegu Sonia eta Karmeleri, hor izan ginenean eskaini ziguten arretagatik eta sentiberatasunagatik.

Irudi-galeria

Argazki 1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus