Urtero bezala garai hauetan Hondarribiko Alardeko konpainia bat etortzen zaigu zentrora bisita egitera, aurten abuztuaren 30ean etorri zaizkigu, larunbatez.Denok prest geunden entsegua ikusteko gure lepo-zapi gorriak jantzita eta desfilea jarraitzeko gogoarekin, batzuk eserita eta beste batzuk horien ibilbidea eginez.Konpainia etortzekoa dela dakiten familia batzuk horiek desfilatzen ikustera etortzen dira.Alaitasun-giroa sortzen da eta mokaduren bat janez eta kantinerari lore-sorta emanez ematen diogu amaiera.ESKERRIK ASKO gu gogoan izateagatik.