Hondarribiko Udalak sortu zuen Arma Plaza Fundazioak herriko kultura-ondare ukigarria eta ukiezina kudeatzea eta sustatzea du helburu:Proiektu bat du herrira bisitaldi gidatuak egiteko, bisitaldia talde batentzat egokituz; horrela, Zubieta Zentroko talde batekin bisitaldia egiteko aukera eman ziguten.
Bisitaldiaren lehenengo tartean interesgarriak diren leku desberdinak ikusi genituen, oinez:harresia, alde zaharra, etxeak, ... eta beste tarte batean tailerrak egin genituen (mozorroak, musika, pinturak,...) horretarako dituzten instalazioetan, modu didaktikoagoan ulertu eta gureganatzeko egin genuen ibilaldian ikusi genuen guztia.Neska-mutilak oso ongi ibili ziren bisitaldian eta esperientzia guztiz positiboa izan da guztiontzat; berriro ere egitea pentsatu dugu.