Aspaldiko urte hauetan enpresek emandako lanak egin dituzte gure neska/mutilek Zubieta Zentroan, lan horiek Roberto Bilbaok, tailerreko buruak, gainbegiratzen zituen, baina krisialdia iritsi eta lanik gabe geratu ginen.Zorionez, ordea, 2013ko urritik lan horiek egiten hasi gara berriro, pieza xumeen muntaketan lan egiten duen inguru honetako enpresa bati esker.Horien artean egiten direnak dira kartoizko zilindroetan gomazko eraztunak jartzea, plastikozko edo gomazko piezak akoplatzea, piezak sartzea, eta abar.Jarduera astean 3 egunetan egiten da goizez eta arratsaldez eta zentroko 30 lagun aritzen dira horretan, horiek guztiek egiten duten balorazioa guztiz positiboa dela esan genezake.