Zubieta Zentroan sukaldaritza-abentura bati ekin diogu, “sukaldaritza-tailerra” deituko diogun jarduera berri bat abian jarriz. Igande arratsaldetan egingo dugu, eta horren helburua, hain zuzen ere, ongi pasatzea eta dibertitzea izango da neska-mutilentzat errezeta eta postre samurrak prestatuz, eta gero, horiek dastatu eta gozatzea (imajina dezakezuenez, denok gustukoen dugun alderdia da hori).
Orain arte fruta-irabiakiak, txurroak, hainbat pintxo... egin dituzte, eta, nork daki, Argiñano berri bat aurkitzeko puntuan ere egon gaitezke.