Orain dela bi urteko ekimenarekin jarraituz, Fraisoro Zentroko Iñaki eta Patxi eta Zubillaga Dk. Zentroko (Bergara) Javi eta Iñaki, Carmen Arnaiz eta Ainhoa Albizurekin batera zentroen arteko udalekuetara berriro joatera animatu dira.
Aurten aukeratutako lekua Perigord Noir izan da, inguru horretako kultura eta natura ikusteko eta batez ere emozioz beteriko egun batzuk igarotzeko.
Sarlat ikusi dugu, bertako hiriburua, erdi aroko hiri bat da, Marqueyssac Lorategietako heskaien artean ibili gara jolasean, Cartellnaud gaztelua ikustea joan gara eta paisaia eta inguru zoragarriak ikusi ditugu, baina “Kristalezko Katedrala” bezala ezagutzen den Grouffe de Parmeyssac-en barruan gozatu dute gehien.Beren aurpegi, keinu eta imintzioetan ur gardenetan bezalaxe ikusi ahal izan dugu hori.Orokorrean herritar guztientzat hain eskuragarria den zerbait, horiek lehenengo aldiz bizi izan dute bere bizitza osoan, bizipen ahaztezina izan da.
Web gunean jarri genituen argazkiekin zuek ere gozatzea nahiko genuke, ezinezkoa baita bizitako emozioak hor zintzilikatzea.