Udako geldialdiaren ondoren, 2016an guretzat hain hunkigarria izaten ari den “Soinuen Mosaikoa” proiektuarekin hasi gara berriro irailaren 26a den astelehen honetan. Musikaren bidez adimen urritasuna duten pertsonak integratzeko proiektu bat da eta 14 orkestra sinfoniko, BBVA Fundazioa eta Plena Inclusión izan dira bertan parte hartu dutenak.
Proiektu zoragarri horretan parte hartzeko Rafa Ruiz aukeratu zuten Zubieta Zentroan, horren musika-zaletasunagatik eta horretarako duen talentuagatik. Miren Lakunzarekin joaten da saio horietara eta han, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan, beste neska eta mutil batzuekin partekatzen dute 2017ko urtarrilaren 27an denboraldiko abonuaren barruan kontzertu batekin amaituko den musika eta integrazioaren esperientzia hau.
Denen artean osatzen ari diren pieza, parte-hartzaile bakoitzak konposizio txikiak egin eta jatorrizko lanera gehitzen direlako, “Munduko Lorerik Handiena” da, Emilio Aragonek konposatu zuen eta José Saramagoren ipuin homonimoan oinarritua dago.
Rafa beraren hitzek jartzen dute agerian proiektu horren edertasuna, “Instrumentuak jotzera joaten gara eta gustukoa dut eta atsegin dut benetan!” eta “Mugi zaitez, Miren zure bila dator” entzuten duenean egiten duen egundoko irribarrearekin.