Igande horretan, martxoak 6, Ficoban zegoen ZIRKO ITALIARRERA joan ginen.Emozioz beteriko 2 ordu igaro genituen!Orekariak, akrobatak, trapezistak, patinatzaileak... eta Magia, harrituta uzten gintuzten behin eta berriro, Are zailagoa oraindik!! esaten zuten bakoitzean, oso dibertigarria izan zen hainbeste ezustekorekin.Eta noski, ez ziren falta ateraldi guztiz barregarriak zituzten pailazoak. Barre ugari egin genuen!!!Ikuskizun izarra GIZON-BALARENA izan zen eta kanoitik disparatuta atera zen, gizon ausarta benetan!
Barruan ezin izan genituen argazkiak flashekin atera eta ezin izango dituzue gure aurpegiak ikusi, harriduraz, emozioz eta barre algaraka, baina zirkora sartu aurretik argazki bat atera genuen.