Otsailaren 11n, Donostiako Aquariumeko arduradunek esperientzia berri eta erakargarri batera joateko gonbidapena luzatu ziguten; gau osoa eraikinaren barruan igarotzea proposatu ziguten, eta marrazoak, dortokak, manta-arraiak eta gainerako itsas animaliak dauden tunelean lo egitea.Lo, lo... egia esateko, ez zuten lo askorik egin, baina dibertitu, berriz, hori da hori dibertitzea.Biharamunean, gainera, gosaltzera gonbidatu gintuzten, eta beraz, esperientzia ahaztezina izan zen.