Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zentroak > Eibar - Eguneko Zentroa

Eibar - Eguneko Zentroa


Eibarko eguneko zentroa 2008ko urrian jarri zen abian. Egogain (Legarre) egoitzako hirugarren solairuan dago, eta gaur egun Deba Barreneko eskualdean adimen urritasuna duten pertsonei arreta eskaintzeko 10 plaza ditu. Plaza-kopuru hori gehitu egin daiteke eskaeraren arabera. Eguneko zentro horrek 2 zaintzaile ditu eta bada unitateko arduradun moduan lan egiten duen beste zaintzaile bat ere. Gainera musika terapeuta, gimnasiako eta igerilekuko monitorea eta garraioko pertsonala (gidaria eta laguntzailea) ere baditu eta garbiketako, sukaldeko eta mantentze-lanetako pertsonala partekatzen dute egoitzarekin.


Zentroak berritu berriak diren gune zabal eta argitsuak ere baditu (egongela, jangela, eskulanetarako gela, ikus-entzunezkoen gela, erabilera anitzeko gela....). Halaber 9 eserlekuko ibilgailu propioa ere badute, eta erkidegora egiten diren irteeretarako erabiltzen da.

Zentro honetako zerbitzuei buruzko Informazio gehiago.

Eguneko Arreta Zerbitzua - Egogain

Zentroak duen funtzionamendu-ordutegia 9:30etik 17etara bitartekoa da irailetik uztailera (oporraldiak egiten dituzte Eguberrietan eta Aste Santuan) eta arreta eskaintzen zaien pertsonen premia eta lehentasunetara egokitutako jarduera ugari gauzatzen dira tarte horretan (eskulanak, ibilaldiak, gimnasia, igerilekua, musikaterapia, hipika, txangoak...).


Egogain Zentroak Atsedena hartzeko Zerbitzua ere badu, eta hori Bergarako Zubillaga Dk. Zentroan dago. Zerbitzu horren bitartez, hain zuzen ere, laguntza eman nahi zaie hainbat arrazoirengatik beren senitartekoa zaindu ezin dezaketen familiei edo etengabeko zaintza-jardueratik atseden hartzeko beharra dutenei. Laguntza horri esker, etxebizitzan aldi baterako egonaldiak egiten dituzte, eta familiek dituzten premien arabera egonaldi horiek laburragoak edo luzeagoak izan daitezke: asteburua, astebete, hamabostaldia eta abar.Era berean, abuztuan opor-zerbitzu berezi bat erabiltzeko aukera ere badago.


Zerbitzu honetan arreta jasotzen duten pertsonek, beren premia eta lehentasunen arabera, etxebizitza-zerbitzuan eta eguneko arreta-zerbitzuan antolatutako jardueretan eta dinamikan parte hartu ahal izango dute.

Zentroko azken 5 jarduerak

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus