Urtero bezala, uda iristen denean amaitu egiten dira gimnasia egokituan eta igerilekuan egiten ditugun jarduerak.Ikasturteari amaiera emateko mokadu bat hartzera joan ginen kiroldegiko monitoreekin eta Bergarako taldekoekin, jarduerak gurekin batera egiten dituztelako.
Udari begira eta eguraldia lagun badugu, hainbat txango prestatuta ditugu kostaldera, merenderoetara, ...