Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zentroak > Bergara - Dr. Zubillaga Zentroa

Bergara - Dr. Zubillaga Zentroa


Dr. Zubillaga Zentroa 2002ko apirilean inauguratu genuen. Badu Eguneko Zentro bat 20 lagunentzako tokia duena eta etxebizitza bat, komunitatean bertan kokatua, artatutako 10 lagunentzat prestatua. Era berean, Dr. Zubillaga Zentroak Atseden Zerbitzu bat du, senitartekoei eta artatutako pertsonei beren premiak betetzen laguntzeko.

 

Dr. Zubillaga Zentroan ondorengo hauek osatzen dute gure langile-taldea: eguneko zentroko zaintzaileak, etxebizitzako zaintzaileak, fisioterapeuta, musika-terapeuta, gidaria eta laguntzailea, gimnasioko eta igerileku egokituko monitorea, sukaldaria, garbiketako langileak eta zentroko arduraduna; horiek guztiak elkarlanean aritzen dira, erabiltzaileen eta beren senitartekoen premia eta eskakizunei erantzun ahal izateko.

 

Beren eguneroko lanak egin ahal izateko, Dr. Zubillaga Zentroak badu 9 plazako ibilgailu egokitu bat, eta horrek erabiltzaileen mugikortasuna eta garraioa ahalbidetu eta errazten du.

Zentro honetako zerbitzuei buruzko Informazio gehiago

Eguneko Arreta Zerbitzua - Bergara

Eguneko Zentroa irailetik uztailera bitartean 10:00etatik 17:00etara eguneko arreta emateko antolatua dago (Gabonetan, Aste Santuan eta Abuztuan opor garaia da). Bere egitura fisikoari dagokionez, 410 m2 ditu, era honetan antolatuak: 3 jarduera-gela, egongela, jangela, sukaldea, 5 bainugela egokituak, langileentzako aldagelak eta gune orokorrak, besteak beste biltegiak eta garbitegia.

Etxebizitza Zerbitzua- Bergara

Etxebizitza Toki Eder Plazan dago, bizilagunen elkarte baten barruan. Bere egitura fisikoari dagokionez, 230 m2 ditu, era honetan antolatuak: bi lagunentzako 3 gela, banakako 2 gela, egokitze-maila desberdina duten 2 bainugela, sukalde bat, jangela bat eta egongela bat.

 

Etxebizitza 9 lagunentzat antolatu dago, eta erreserbaturiko plaza bat du Atseden Zerbitzurako. Etxebizitzak erabateko arreta ematen du eta, Bergarako pisua Gabonetan, Aste Santuan eta Abuztuan oporraldian itxita egon arren, behar izanez gero Uliazpik dituen beste egoitza-eremu batzuetan sartzeko aukera bermatzen zaie erabiltzaileei. Era horretan, urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan zerbitzua bermatzen dugu, zerbitzu horren erabiltzaileen eta beren senitartekoen bizi-kalitatea sustatuz.

Atseden Zerbitzua- Bergara

Dr. Zubillaga Zentroak atseden-zerbitzua ere badu eta zerbitzu horren bitartez, hain zuzen ere, laguntza eman nahi zaie hainbat arrazoirengatik beren senitartekoa zaindu ezin dezaketen familiei edo etengabeko zaintza-jardueratik atseden hartzeko beharra dutenei. Laguntza horri esker etxebizitzan aldi baterako egonaldiak egiten dituzte; familiek dituzten premien arabera egonaldiak laburragoak edo luzeagoak izan daitezke: asteburua, astebete, hamabostaldia eta abar. Era berean, abuztuan opor-zerbitzu berezi bat erabiltzeko aukera ere badago.

 

Bergarak atsedenerako plaza bat du, baina Uliazpin baditugu beste plaza batzuk, behar izanez gero, familien eskaerei erantzun ahal izateko.

 

Zerbitzu honetan artatutako pertsonek, beren premia eta lehentasunen arabera, etxebizitza-zerbitzuan eta eguneko arreta-zerbitzuan antolatutako jardueretan eta dinamikan parte hartu ahal izango dute.

 

Zentroko azken 5 jarduerak

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus