Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zentroak > Bergara - Dr. Zubillaga Zentroa > AMAITU DUGU IGERILEK...

Zentroak


2015/06/05

AMAITU DUGU IGERILEKU ETA GIMNASIA DENBORALDIA AGORROSIN KIROLDEGIAN

Urtero bezala, ekaina iristen denean amaitzen dugu Igerilekuko eta Gimnasiako gure jarduera Bergarako Agorrosin kiroldegian.
Astean hiru aldiz, Uliazpiko Zubillaga Dk. Zentroko 4-6 laguneko talde bat eta horien zaintzaileak, Agorrosin Kiroldegira joaten dira Igeriketa eta Gimnasia Egokitua egitera.
Kiroldegiko Eli eta Aratz monitoreen lankidetzari eta instalazioko teknikarien laguntzari esker, bertara joaten diren pertsonekin banaka eta taldean lan egiteko aukera izaten dugu.
Uretan sartzeko beldurra galtzea, flotagailuen laguntzarekin uraren gainean egoten ikastea, laguntzarekin besakada batzuk ematea edo libreki igeri egitea, funtsezko oinarrizko helburuak dira pixkanaka uretan sartzen ikasi ahal izateko eta gozatzeko. Era berean, gimnasia-zirkuituen bidez, baloiak erabiliz, bizikleta bidez eta abarren bidez egiten den mobilizazio fisikoa oinarrizkoa izango da fisikoki sasoian egoteko.
Azkenik, Kiroldegiko spa instalazioak hilean behin erabili ahal izateak betiko errutinarekin hausteko eta saio desberdin eta estimulagarriak izateko aukera ematen die arreta eskaintzen diegun pertsonei.
Denboraldiaren amaiera Uliazpiko Egogain Zentroko lagunekin eta kiroldegiko monitoreekin pintxo batzuk hartzeko eta elkarrekin tarte bat hitz egiten egoteko elkartuz ospatu dugu, eta era horretako jarduerak berriro hasiko ditugun urrira arte agur esan diogu denboraldiari.

Irudi-galeria

Argazki 2

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus