Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zentroak > Donostia Zentroa - Donostia
Donostia Zentroa 1967. urteko irailean inauguratu genuen. Eguneko zentro bat dago bertan, 81 lagunentzako tokiarekin eta neurri desberdinetako 5 etxebizitza, 58 lagunentzako tokiarekin. Ulia mendiaren magalean kokatua dago, Donostiako hiriaren erdialdetik oso hurbil dagoen ingurune batean. Era berean, Donostia Zentroak atseden-zerbitzua eskaintzen du familien eta artatuen premiei erantzuteko.
Ondorengoek osatzen dute gure langile-taldea Donostia Zentroan: etxebizitza-zaintzaileak, eguneko zentroko zaintzaileak, sukaldeko, garbiketako eta josketako langileak, fisioterapeuta, erizaina, medikuak, pedagogoa, gobernariak eta zentroko arduraduna, eta halaber, musika-terapia, garraioa, garbiketa, lorezaintza, harrera eta mantentze-lanak zerbitzuak eskaintzen dituzten langileak, modu bateratuan lan egiten dutelarik erabiltzaileen eta beren senitartekoen premia eta eskakizunei erantzuteko.
Eguneroko jarduerak eta komunitatekoak burutzeko, Donostia Zentroak 9 plazako bi ibilgailu egokitu propio eta kotxe bat ditu, erabiltzaileen mugikortasuna eta garraioa ahalbidetzen eta errazten dutenak.
Zentro honetako zerbitzuei buruzko Informazio gehiago
Eguneko Zentroa eguneko arreta eskaintzeko pentsatua dago, 10:00etatik 17:00etara, irailetik uztailera (zenbait opor-garai izango dira Eguberrietan, Aste Santuan eta abuztuan). Horren egitura fisikoari dagokionez, 3 solairuko eraikin bat dago, hainbat jarduera-aretorekin, fisioterapia eta hidroterapia, igerilekua, bainugela egokituak, langileentzako aldagelak eta espazio orokorrak.
Donostia Zentroko 5 etxebizitza horiek 3 etxetan banatuak daude: Careaga, Josetxo-Enea eta Uliazpi, eta horien egitura fisikoa, kanpoaldetik, inguruneko gainerako etxeen oso antzekoa da. Villa Careaga etxeak 3 solairu ditu, eta bertan hamabi lagunentzako bi etxebizitza eta 6 lagunentzako etxebizitza bat daude. Villa Josetxo-Enea eta Villa Uliazpi 18 lagunentzako etxebizitzak dira. Etxebizitza guztiek logelak, egongela, bainugela egokituak eta office-sukaldeak dituzte, eta baita hainbat instalazio orokor ere, hala nola langileentzako aldagelak, biltegiak eta abar. Zentroko sukalde eta garbiketa zerbitzuetako instalazioak Villa Careagan kokatuak daude.
Etxebizitza honetan, hirugarren solairuan, Adingabekoen Zerbitzua dago kokatua 2009ko otsailetik. Villa Josetxoenea 10 lagunentzako etxebizitza izatera pasatu da eta Villa Careaga 18 pertsonentzako etxebizitza.
Etxebizitza-zerbitzuak artapen orokorra eskaintzen du eta, Donostia Zentroa Aste Santuko opor-garaian itxita dagoen arren, erabiltzaileei bermatu egiten zaie Uliazpiko beste egoitza-ingurune batzuetan sartzea, beharrezkoa izanez gero. Era horretan eskaintza zabala bermatzen dugu, eguneko 24 orduetan urteko 365 egunetan, zerbitzuaren erabiltzaile direnen eta bere familien bizi-kalitatea sustatzeko helburuz.
Donostia Zentroak atseden-zerbitzu bat du eta zerbitzu horren bitartez, hain zuzen ere, laguntza eman nahi zaie hainbat arrazoirengatik beren senitartekoa zaindu ezin dezaketen familiei edo etengabeko zaintza-jardueratik atseden hartzeko beharra dutenei. Laguntza horri esker, etxebizitzan aldi baterako egonaldiak egiten dituzte, eta familiek dituzten premien arabera, egonaldi horiek laburragoak edo luzeagoak izan daitezke: asteburua, astebete, hamabostaldia eta abar. Era berean, abuztuan opor-zerbitzu berezi bat erabiltzeko aukera ere badago.
Donostia Zentroan bi atseden-plaza daude, baina Uliazpin badaude beste plaza batzuk, familien eskaerari erantzun ahal izateko, beharrezkoa den kasuetan. Plaza horietako bat hain zuzen ere Careagako hirugarren solairuan dagoen Adingabeko Zerbitzuan kokaturik dago.
Donostia Zentroan bi atseden-plaza daude, baina Uliazpin badaude beste plaza batzuk, familien eskaerari erantzun ahal izateko, beharrezkoa den kasuetan.
Zerbitzu honetan arreta jasotzen duten pertsonek, beren premia eta lehentasunen arabera, etxebizitza-zerbitzuan eta eguneko arreta-zerbitzuan antolatutako jardueretan eta dinamikan parte hartu ahal izango dute.
[ Adin txikikoen zerbitzua ]
[ Adin txikikoen zerbitzua ]
[ Adin txikikoen zerbitzua ]
[ Adin txikikoen zerbitzua ]
[ Adin txikikoen zerbitzua ]