Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zentroak > Donostia - Ategorrieta Zentroa

Donostia - Ategorrieta Zentroa


Etxebizitza zerbitzua – Ategorrieta

Bi etxebizitza horiek Ategorrieta Zentroko eraikinaren barruan kokatuta daude; bertan, 4 solairu daude, eta horietatik 2 hamar lagunentzako etxebizitzak dira.


Eraikinaren 2. eta 3. solairuetan kokatutako 2 etxebizitza independenteak zabalak eta argitsuak dira, apaingarri pertsonalizatua, modernoa eta funtzionala dute, eta egongelak, banakako logelak, bainugela egokituak eta office-sukaldeak dituzte.


Zerbitzuaren plangintza pertsonen premia eta lehentasunak kontuan hartuz egin da, etxetzat erabiliak izateko helburuarekin. Gure langileen laguntzarekin, etxeko bizitzaren ohiko jarduerak egin ditzaten laguntzen diegu: erosketak egitea, arropaz eta etxeaz arduratzea, pribatutasuna edukitzea, beren zaletasunak edo aisialdia edukitzea.


Etxebizitza-zerbitzuak arreta orokorra eskaintzen du eta, Eguberrietako, Aste Santuko eta abuztuko opor garaian Ategorrieta Zentroa itxi egiten den arren, bertako erabiltzaileak Uliazpin ditugun beste egoitza-ingurune batzuetan txertatu ahal izan daitezela bermatzen dugu, beharrezkoa izanez gero. Era horretan, egunean 24 orduko eskaintza bermatzen dugu urteko 365 egunetan, bertako pertsona erabiltzaileen eta beren familien bizi-kalitatea sustatzeari begira.

Zentro honetako zerbitzuei buruzko Informazio gehiago

Eguneko Arreta Zerbitzua - Ategorrieta

Eguneko Zentroa eguneko arreta eskaintzeko pentsatua dago, 10,30etik 17.30era, irailetik uztailera.


Eguneko Zentroa eraikinaren 1. solairuan kokatua dago, eta bere egitura fisikoari dagokionez, hainbat areto biltzen ditu: estimulazio eta musikoterapiarako aretoa, komunikazio-aretoa, tailerra, fisioterapia eta motrizitaterako aretoa, ikus-entzunezkoen aretoa eta jangela. Egunean zehar, zentroan bizi diren pertsonek, laguntza trinko eta espezializatu batekin, hainbat jarduera burutzen dituzte, bai zentroan eta bai komunitatean ere. Komunitate-ingurunean garatzerik ez dauden jarduera garrantzitsuenak eta beste jarduera espezializatuago batzuk bakarrik egiten dituzte zentroan; horietako batzuk dira Fisioterapia, Musikoterapia eta Zentzumenen Estimulazioa, eta bertan, langile espezializatuek parte hartzen dute, gure langileekin batera. Eta Komunitatean beste era bateko jarduerak burutzen ditugu, hala nola: ingurunea ezagutzea, kirol eta kultur arloko instalazioak eta beste baliabide batzuk erabiltzea, gainerako herritarren antzeko bizimodu aktibo bat izan dezaten, betiere ikasteko, parte hartzeko eta beren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko aukerak sortzeko helburu horrekin.


Familiarentzako Atseden Zerbitzua. Ategorrieta

Ategorrietan ULIALDI izeneko aldi baterako egonaldietarako programa berezi bat garatu da.


Programa horren helburua adimen-urritasuna duen pertsona bat zaintzen ari den familiari laguntzea da, arrazoi desberdinak direla medio beren senitarteko horri arreta egiterik ez duten egoeretan edo etengabeko arreta eskaintzeko lan horretan atseden bat behar duten beste egoera batzuetan laguntza eskainiz. Laguntza hori etxebizitzan aldi baterako egonaldiak eginez gauzatzen da, baina hori era askotakoa izan daiteke, familiek dituzten premien arabera: asteburukoa, astebetekoa, hamabostaldikoa eta abar, luzatzeko aukerarekin, atseden, gaixotasun edo ospitaleratze, larrialdi edo antzeko beste arrazoiren bategatik.


Zerbitzu honetan arreta jasotzen duten pertsonek beren eguneroko jarduerak burutzen segi dezakete (beste zerbitzu batzuk erabiltzen baldin badituzte) edo, beren premia eta lehentasunen arabera, etxebizitza eta eguneko arretaren zerbitzuan antolatzen diren jardueretan eta dinamikan parte har dezakete.


Etxebizitza hori eraikinaren behe-solairuan kokatua dago eta, egitura fisikoari dagokionez, egongela eta jangela, banakako logelak, bainugela egokituak eta office-sukaldea ditu, apaingarri moderno eta funtzionalarekin, guztira 6 plaza izanik.


Zentroko azken 5 jarduerak

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus