Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zentroak > Bergara - Dr. Zubillaga Zentroa > FAMILIENTZAKO PRESTA...

Zentroak


2015/05/15

FAMILIENTZAKO PRESTAKUNTZA-SAIOA BERGARAKO ZUBILLAGA DK. ZENTROAN

Orain dela gutxi Familia Batzordeak prestakuntza-saio bat antolatu du Uliazpiko Zubillaga Dk. Zentroko eta Egogain Zentroko familientzat. Saio hori Victor Larrañagak (Zentroko Arduradunak) eman du eta “Dolua adimen-urritasuna duten pertsonengan” izan da gaia.
Saio honetan doluaren kontzeptua jorratu zen, horren fase desberdinak, dolua adimen-urritasuna duten pertsonengan eta jarduteko praktika onak.
Saiora 20 pertsona joan ziren eta Zubillaga Dk. zentroko eta Egogain zentroko familiak elkartu ziren lehenengo aldia izan zen. Familiek oso positibotzat jo zuten esperientzia eta era horretako saioak berriro egiteko eskatu ziguten.

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus