EKINTZAK ELKARBANATZEN 5. Ekintza: Herri kirol egokituak.
Astearetean Uliazpiko Eguneko zentroko jardinean herri kirol jokoak egin ditugu. Egunerokotasunean praktikatzen dudan kirola da eta ni hobeto ezagutzeko prestatu dut ekintza hau. Gainera, herri kiroletako modalitate ezberdinak erabiltzaileen beharretara egokitzea erronka bat izan da.
Planteatua nuena baino pertsona gehiagok parte hartu du, asko disfrutatu dugu eta haien gaitasun berriak ezagutu ditugu. Kirola oso onuragarria da guztiontzat eta gizarteak denok praktikatzeko aukera izan dezagun, pertsona guztiei egokitzeko esfortzu gehiago egin beharko lukeela uste dut.