Denok dakigun bezala hobe da ohartaraztea gero nigar egitea baino. Adituek argí dute ezbeharren bat gertatzen denean, nola ekin behar den jakin behar dela larrialdi kasu batean efizienteki egin nahi bada behintzat. Uliazpik, urtero bezala, bere langileak alor hoentan formatzeko errekurtsoak eta energia inbertitzen ditu. Bergarako zentruari dagokionez, otsailak 24 eta 25ean J. M. Alberdiren eskutik saio formatiboa izan genuen, larrialdietan aditua, larrialdietan nola ekin behar dugun eta zehazki sute baten aurrean nola hustu behar dugun etxebizitza edota zentrua erabiltzaileekin.Alderdi teorikoaz gain benetazko hustuketa bat egin behar izan genuelarik. Esperientzia beharrezkoa izateaz gain positibotzat jo zen.