Maiatzaren 28an, Plaiaundi B.H.I.ko Integrazio Soziosanitarioko Adarreko ikasle eta irakasle talde baten bisita izan genuen. Bisitaren helburua zentroak egiten duen lana erakustea zen. Horrela, datorren ikasturtean guregana praktikak egitera datozen eta arlo honetan lan egin nahi duten ikasleek oinarrizko ezagutza batzuk edukiko dituzte zentroari buruz. Institutu horretako ikasleak guregana praktikak egitera eta Zentroa ezagutzera datozen bigarren ikasturtea da hau. Gehiagotan etorriko direla espero dugu.